Item request has been placed! ×
Item request cannot be made. ×
loading  Processing Request

Dimentsio taktikoaren, fisikoaren eta emozionalaren azterketa joku murriztuetan: libre vs oztopoak

Item request has been placed! ×
Item request cannot be made. ×
loading   Processing Request
  • معلومة اضافية
    • Contributors:
      Los Arcos Larumbe, Asier; F. ACTIVIDAD FISICA Y DEPORTE; JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN F.; Grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte; Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
    • الموضوع:
      2022
    • Collection:
      ADDI: Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU - Basque Country University)
    • نبذة مختصرة :
      21 p. -- Bibliogr.: p. 18-21 ; [EUS] Ikerketa honen helburua joko murriztu (JM) librean eta oztopoz beterikoan emakumezko futbol jokalari gazteen erantzun taktiko, fisiko eta emozionala aztertzea eta alderatzea izan zen. Ikerketan C.D. Lakuako emakumezkoen Infantil-Alebin taldeko 12 neskek (adina: 12,5 ± 0,7 urte; esperientzia jokoan: 3,5 ± 1,5 urte) parte hartu zuten, haietatik 2 (atezainak) analisitik kanpo utziz. Ikerketa bi egunetan eraman zen aurrera eta bi entrenamenduek egitura bera izan zuten arren, bakoitzean aztertu zen joko murriztua (luzera: 33m; zabalera: 25 m) ezberdina izan zen: lehenengoan oztopoz beteriko JM bat egin zen (JMoztopoak) eta bestean oztoporik gabeko JM (JMlibrea). Bi egunetan taldea bitan banatu zen, (Atezaina + 5) vs (Atezaina + 5), eta bietan joko sistema berdina mantendu zen (1-1-3-1). Entrenamendu bakoitzean 4 minututako 3 serie burutu ziren, bakoitzaren arteko 3 minututako atsedenarekin. Dimentsio taktiko (i.e. area totala, diadan-n) zein fisikoa (i.e. distantzia totala, player load) ebaluatzeko kokapen globaleko sistemak erabili ziren eta dimentsio emozionala (i.e. hautemandako gozamen maila eta hautemandako konpetentzia maila) aztertzeko BECS eskala. Jarduera bakoitzean errepikapenek duten inpaktua eta jarduera ezberdinen arteko aldeak ebaluatu ziren. Dimentsio fisiko eta taktikoari dagokionez, errepikapenek eragin handiagoa izan zuten JMlibrea jardueran JMoztopoak jarduerarekin alderatuta. Jarduerak haien artean alderatuta antzekoak izan ziren. Dimentsio emozionalari dagokionez, hautemandako gozamen maila altuagoa izan zen JMlibre jardueran JMoztopoak jarduerarekin alderatuta, baina ez zen ezberdintasunik aurkitu konpetentzia mailari dagokionez. Emaitzek iradokitzen dutenez, oztopoen erabilpenak jokalarien portaera motorra gehiago mugatzen dute joko librearekin alderatuta. Hala ere, entrenatzaileek taldea zabalago eta joko eremuaren espazio gehiago okupatuz jolastea bilatuz gero, ikerketa honetan proposatzen den oztopoen JM-az baliatu daitezke. ; [ES] El objetivo de este ...
    • File Description:
      application/pdf
    • Relation:
      http://hdl.handle.net/10810/60844; 129085-923962
    • Rights:
      info:eu-repo/semantics/openAccess ; © 2022, la autora
    • الرقم المعرف:
      edsbas.D2184343