Item request has been placed! ×
Item request cannot be made. ×
loading  Processing Request

Ariketa fisikoaren eraginkortasuna beheko gorputz adarretako osteoartritisa duten pertsonengan

Item request has been placed! ×
Item request cannot be made. ×
loading   Processing Request
  • معلومة اضافية
    • Contributors:
      Cariñanos Ayala, Susana; E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ; GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA; Grado en Enfermería; Erizaintzako Gradua
    • الموضوع:
      2023
    • Collection:
      ADDI: Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU - Basque Country University)
    • نبذة مختصرة :
      73 p. -- Bibliogr.: p. 33-36 ; Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Osteoartritisa endekapenezko gaixotasun muskulueskeletiko kroniko bat da, zeinek kartilago artikularraren galera, hezurraren birmoldatzea, eta artikulazioetako hantura eragiten duen. Mundu guztian prebalentziarik handiena duen eritasunetako bat da, adinekoen artean ezgaitasunaren kausarik ohikoena izanik. Min kronikoa eta funtzionalitatearen beherakada dira bere ondorio nagusi, pertsona mendekotasunera eraman dezakeelarik. Paziente hauen portzentai handi batek, mina saihestu eta artrosiaren progresioa saiheste aldera, ariketa fisikoa ekiditen du, ariketa fisikoaren onura zalantzan jartzen duelarik. Alabaina, hainbat ikerketek aditzera eman dute ariketa fisikoa eraginkorra izan dakiekela, baina informazioa mugatua denez, informazio gehiagoren beharra dago. Helburua: Beheko gorputz adarretako osteoartritisa duten pertsona helduentzat ariketa fisikoa egitea funtzionalitatean eta minean eraginkorra den aztertzea. Metodologia: Literaturaren berrikusketa kritikoa burutu da, 2012. urtetik 2022. urtera artean argitaratutako artikuluak erabili direlarik. Bilaketak Medline, CINAHL, Cochrane Database, CUIDEN eta LILACS datu-baseetan egin dira. Honez gain, eskuzko bilaketa ere burutu da Ebidentzian Oinarritutako Erakundeetan eta aldizkari espezializatuetan. Horrela, 18 agiri eskuratu dira lan honen helburuari erantzuteko. Emaitzak: 14 ausazko entsegu kliniko, 2 kuasiesperimental, berrikuspen sistematiko 1 eta praktika klinikoko gida 1 erabili dira. Bi kategoria nagusi bereiztu dira, uretako ariketak eta lurrean oinarritutakoak, eta bietan burututako ariketa fisikoen gehiengoek erakutsi dute epe laburrera minaren murrizketarako eta funtzionalitatearen hobekuntzarako eraginkortasuna. Hala ere, ezjakina da epe luzera duten eraginkortasuna. Ondorioak: Literaturak gehien aztertu duen aldagaia mina da, funtzionalitatearekin alderatuz. Ariketa fisikoak minaren gutxitzearen gaineko eragin positiboa du, baina funtzionalitatearen gaineko emaitza aniztasuna dago. ...
    • File Description:
      application/pdf
    • Relation:
      http://hdl.handle.net/10810/61943; 130049-967107-08; 149506-967107
    • الدخول الالكتروني :
      http://hdl.handle.net/10810/61943
    • Rights:
      info:eu-repo/semantics/openAccess ; © 2023, el autor
    • الرقم المعرف:
      edsbas.F502DBB2