نبذة مختصرة : 84 p. ; Eskuliburu honen helburua informatikaren oinarriak erakustea da, programazioari dagozkion funtsak aditzera eman arte. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibarko atala) Informatika irakasgaian erabiltzeko sortu da. Energia Berriztagarrien ingeniariengan pentsatuz idatzi den arren, testuan zehar erabiltzen diren adibideak orokorrak dira. Era honetan, edozein gradutako ikasleek ere erabil dezakete. Are gehiago, ez da aldez aurretik jakintza aurreikusten aipatutako kontzeptuak ulertzeko; beraz, interesa duen pertsona orok erraz erabil dezake testu hau.
No Comments.