نبذة مختصرة : 57 p. – Bibliogr.: p. 47-51 ; [EUS] Gradu Amaierako Lan honetan ikerketa enpiriko bat garatu da Eskola Kirolaren esparruan kokatuta eta ondorengo helburuarekin, haurrek eskolako kirol praktikan duten gozamen-maila aztertzea, jardueraren lehiakortasun mailaren baitan. Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako 221 haurrek hartu zuten parte, zeinak, lau herri desberdinetako 17 taldetakoak ziren. 60 minutuko saio batean talde bakoitzak barne-logikaren ezaugarrien eta kultura motorrari lotutako atribuzioen arabera lehiakortasun maila desberdina zuten hiru jarduera motor egin zituen: Stop, Baloi-eseria eta Futbol partida bat. Gozamen-maila neurtzeko erabili zen tresna Physical Activity Enjoyment Scale (PACES) galdetegia izan zen. Emaitzek erakutsi zuten, ikerketa saioan haurren gozamen-maila altua izan zela (61,25±14,88 puntukoa, gehienez 80 puntuko eskala batean). Jardueraren araberako konparaketan, ezaugarri lehiakorreko jardueretan gozamen-maila estatistikoki altuagoa izan zen lehia ezaugarririk gabeko jardueretan baino, hala, gozamen-maila altuena Futbolean lortu zen (66,01±13,38 vs. 60,98±15,16 vs. 56,77±14,6). Generoari dagokionez, neskek eta mutilek antzeko gozamen-maila izan zuten, baina, mutilen kasuan desberdintasun esanguratsuak egon ziren jarduera bakoitzean lortutako gozamen-mailen artean, balio altuena Futbolean izanik. Azkenik, emaitzaren arabera desberdintasun esanguratsuak egon ziren jarduera kontutan hartu gabe eskuratutako emaitzaren arabera eta gozamen-maila altuena irabazi zutenek lortu zuten. Lan honetatik ondorioztatu daiteke, izaera lehiakorra zuten praktika motorrek gozamen-maila altua eragin zutela Eskola Kiroleko haurrengan. Kirol praktikan egoera hezitzaileak eskaini ziren, beti ere, Eskola Kirolaren filosofiara egokitutako esku-hartze estiloak baldintzatuta. Hau guztiagatik, izaera lehiakorra duten jarduera motorrak baliozko tresnak izan daitezke haurren konpetentzia motorra garatzeko. ; [ES] En el presente Trabajo Fin de Grado se ha llevado a cabo una investigación de ...
No Comments.