Item request has been placed! ×
Item request cannot be made. ×
loading  Processing Request

Topologia optimizazio prozedura integratu baten garapena fabrikazio aditiborako overhang murrizpenekin ; Development of an integrated topology optimization procedure with overhang restrictions for additive manufacturing

Item request has been placed! ×
Item request cannot be made. ×
loading   Processing Request
  • معلومة اضافية
    • Contributors:
      Ansola Loyola, Rubén
    • الموضوع:
      2018
    • Collection:
      ADDI: Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU - Basque Country University)
    • نبذة مختصرة :
      211 p. ; Lan honetan topologia optimizazio metodoen eta fabrikazio aditibo teknologien integraziorako prozedura bat aurkezten da, helburutzat 3D inprimaketa prozesuetan euskarri materialik behar izango ez duten diseinu guztiz eutsi eta optimoen garapena duena. Honakoa gogoan izanda, fabrikazio aditibo prozesuetan azaltzen den overhang arazoa kontrolatzeko murrizpen berri bat garatu da, non overhang arazoa angelu limite batetik beherako inklinazioa duten hegan dauden ingeradak sortzeko gaitasun falta den.Tesi honek ingeraden dentsitate gradientearen kalkuluan oinarritutako metodo modakor bat proposatzen du, diseinu guztiz eutsiak zein fabrikazio eta errendimendu konpromiso hoberena bilatzen duten estrategien bidez garatutako diseinuak lortzea ahalbidetzen duena. Estrategia mota hauek, ikerketa honetan ere tratatuak izan diren eutsitako mekanismo malguen diseinu optimoan oso erabilgarriak direla erakutsi dute. Orobat, algoritmoaren moldakortasunak literaturan proposatutako edozein overhang angelurekin lan egitea baimentzen duOptimizazio prozesuko iterazio bakoitzean egitura osatzen duten ingeradak detektatzeko, Irudi Digitalen Prozesaketa arloan garatutako, eta hemen lantzen de topologia optimizazio problemara moldatutako ingeraden detekzio algoritmo bat erabiliko da. Operadore honek Smallest Univalue Segment Assimilating Nucleus du izena, eta ingeraden kokapenari buruzko informazio zehatza emateaz gai, hauen inklinazioa ere ezagutzea baimentzen du. Ingeraden inklinazioa ezaguna dela, hauek ingeradak eutsi eta ez eutsi bezala sailkatzen dira, eta datu hauekin overhang murrizpena eraikitzen da.Murrizpen honek permisibitate gradu moldakor bat baimentzen duen kontrol parametro bat hartzen du bere barnean, oso garrantzitsua izango dena mekanismo malguen diseinuetan. Bertan, xedetzat euskarri material bolumen minimoa eta euskarri egitura kopuru kontrolatu betekin batera, helburu funtzioaren erantzun optimoena ematen duen soluzioa bilatzea duten estrategiak definitzea ahalbidetuko du.Proposatzen den murrizpena arrakasta ...
    • Relation:
      http://hdl.handle.net/10810/33006; 604724; 17200
    • الدخول الالكتروني :
      http://hdl.handle.net/10810/33006
    • Rights:
      info:eu-repo/semantics/openAccess ; http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/es/ ; Atribución 3.0 España ; (cc)2018 ALAIN GARAIGORDOBIL JIMENEZ (cc by 4.0)
    • الرقم المعرف:
      edsbas.8C3C964D