Item request has been placed! ×
Item request cannot be made. ×
loading  Processing Request

Nukleo hutsezko eta polimerozko zuntz optiko mikroegituratuen diseinu, fabrikazio eta karakterizazioa.

Item request has been placed! ×
Item request cannot be made. ×
loading   Processing Request
  • معلومة اضافية
    • Contributors:
      Bikandi Irazabal, Iñaki; Master de Ingeniería (Tel902); Ingeniariako Master (Tel902)
    • الموضوع:
      2018
    • Collection:
      ADDI: Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU - Basque Country University)
    • نبذة مختصرة :
      [EUS] Lan honen helburua polimerozko zuntz optiko mikroegituratuen (PZOm) diseinuaren eta fabrikazioaren ikerkuntza lerroak sendotzea dira, baina bereziki nukleo hutsezko egitura dauzkaten PZOm zuntzen (NH-PZOm) analisiari ekingo dio. Anplifikaturiko Raman espektroskopia erabiliz zuntzaren barnean aurkitzen diren disoluzioaren molekulak detektatu daitezke. Raman espektroskopia aukeratu da espektroskopia teknika desberdinen artean detekzio teknika sentikor eta zehatza baita. Hasierako etapa batean geometria egokiak diseinatuko dira argiaren propagazioa NH-PZOm-en nukleo hutsean ahalbidetzen dela bermatuz. Horretarako, argiaren propagazioa uhin-gidetan modelatzea baimentzen duen simulazio software bat erabiliko da, Photon Design izenekoa. Ondoren, diseinatutako geometria dauzkaten PMMAzko aurreforma zilindrikoak fabrikatuko dira CNC tornu baten bitartez. Teknika honen bitartez, zulatutako geometriaren hainbat parametro kontrola daitezke doitasun handiarekin, besteak beste, zulatutako aire kanalen diametroak, zuloen arteko distantziak edo zuloen arteko banaketa pareten zabalerak. Fabrikazioaren bigarren etapan, aurretiaz diseinatutako PZOm zuntzak ekoizten dira, tenkaketa dorrearen beroketa eta tentaketa unitateak erabiliz. Lortutako PZOm zuntzak bereizmen handiko ekortetazko mikroskopio elektroniko(SEM) irudien bidez karakterizatuko dira, eta NH-PZOm zuntzen gidapena nukleoan ematen dela bermatzeko, potentziaren banaketa espazialaren neurketak egingo dira ekipamendu egokia erabiliz. Azkenik, fabrikatutako NH-PZOm zuntzekin glukosa sentsore plataforma bat diseinatuko da nukleo hutsezko PZOm zuntzak fabrikatu eta gero. Uretan murgilduriko glukosa disoluzioz NH-PZOm zuntzen nukleoa beteko da, kontzentrazio ezberdinetan. Raman espektroskopia erabiliz neurketa esperimentalak egingo dira garatutako sentsore plataforma balidatzeko asmoarekin. ; [ES] El objetivo de este trabajo es el diseño y la fabricación de fibras ópticas de polímero microestructuradas (FOPm), especialmente FOPm cuya estructura contenga un núcleo hueco ...
    • Relation:
      http://hdl.handle.net/10810/27823; 85926-698279-08; 72407-698279
    • الدخول الالكتروني :
      http://hdl.handle.net/10810/27823
    • Rights:
      info:eu-repo/semantics/openAccess ; http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/ ; Atribución-NoComercial-SinDerivadas (cc by-nc-nd)
    • الرقم المعرف:
      edsbas.61546AFC