Item request has been placed! ×
Item request cannot be made. ×
loading  Processing Request

Ondesteko minbiziaren tratamendu kirurgikoaren analisi eta balorazioa 2014. eta 2015. urteetan: Da Vinci eta laparoskopia arteko konparaketa. Ikerketa erretrospektiboa

Item request has been placed! ×
Item request cannot be made. ×
loading   Processing Request
  • معلومة اضافية
    • Contributors:
      Loizate Totoricaguena, Alberto; F. MEDICINA Y ODONTOLOGIA; MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
    • الموضوع:
      2019
    • Collection:
      ADDI: Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU - Basque Country University)
    • نبذة مختصرة :
      [EUS] Ondesteko minbiziaren tratamendu kirurgikoan, kirurgia robotikoaren garrantzia handitzen ari da azken urteotan. Teknika robotikoak, teknologia aurreratuagoa izateagatik, laparoskopiak baino emaitza kliniko hobeak izan behar dituela aurreikusten da. Robotak pelbis eremu estua duten pazienteetan eta kokapen baxuko ondesteko minbizietan ikuspegi egokiagoa eta disekzio zehatzagoa baimentzen ditu. Hala ere, gaiaren inguruan dagoen literatura zientifikoa sakonki aztertu ondoren, oraindik ez da frogatu ondesteko minbizian laparoskopia bidezko teknika kirurgikoarekiko duen nagusitasuna. Ikerketa erretrospektibo honetan epe laburreko emaitza kliniko eta onkologikoak aztertuaz ondesteko minbiziaren kirurgian Da Vinci bidezko teknika robotikoa eta kirurgia laparoskopikoa alderatzen dira. MATERIALAK ETA METODOAK Lan honek 2014. eta 2015. urteetan Basurtuko Ospitale Unibertsitatean ondesteko minbiziaren ebakuntza burutu zitzaien 116 paziente barne biltzen ditu. Hauetatik 61 Da Vinci teknika robotiko bidez operatuak izan ziren eta 55 laparoskopia bidez. Teknika bataren ala bestearen aukeraketa egiteko orduan, ez zen erabili irizpide espezifikorik. Lehenik eta behin, ondesteko minbiziaren tratamendu kirurgikoaren literaturaren azterketa sakona egin da; batez ere laparoskopia eta Da Vinci robotaren emaitzak alderatzen dituzten argitalpen zientifikoena. Horrez gain, bi tekniken konparaketa estatistikoaren analisia burutzeko, pazienteen ezaugarriak, ebakuntza bitarteko emaitza klinikoak, epe laburreko konplikazioak eta emaitza onkologiko edo histopatologikoak alderatu dira bi taldeen artean. EMAITZAK Bi taldeen arteko pazienteen ezaugarri klinikoen ezberdintasunak ez ziren estatistikoki esanguratsuak izan, adina izan ezik, non laparoskopia taldekoak gazteagoak ziren (71.13 ± 10.83 urte vs. 65.29 ± 11.60 urte, P = 0.006). Talde robotikoan paziente gehiagok jasan zuten aurre-behe erresekzioa eta anastomosia talde laparoskopikoan baino. Birmoldaketa tasa %0.0-koa izan zen robotarekin eta %3.6-koa laparoskopiarekin (P = 0.223). ...
    • Relation:
      http://hdl.handle.net/10810/53885; 78963-742499
    • الدخول الالكتروني :
      http://hdl.handle.net/10810/53885
    • Rights:
      info:eu-repo/semantics/openAccess ; © 2018, Jara Amaiur Garcia Ugaldebere
    • الرقم المعرف:
      edsbas.4F9A6C04